top of page
Montaña
Simone_de_Beauvoir2.png

Simone de Beauvoir

Jaiotsa: Paris, 1908ko urtarrilaren 9a

​​

Heriotza data:  Paris, 1986ko apirilaren 14a

Ikaskuntza:  Parisko Unibertsitatea

Bikotea: Jean-Paul Sartre, eskongabeak

Influentziak:  Jean-Paul Sartre eta Alfred Adler

​​

Mugimendua: ateismoa, feminismoa eta existentzialismoa.

Lan nabarmenak:​

  • Bigarren sexua(1949)

Emakueen emantzipazioa

Existentzialismoa

Simone de Beauvoir-ren pentsamenduaren oinarria existentzialismoa da, zehatzago izateko existentzialismo ateoa. Korronte honen arabare, gizakia ez dago aurretik determinatua inolako idea edo doktrina filosofikogatik. Horren ondorioz, mundua ez du inolako zentzurik,eta gu gara bizitzari zentzua ematen dioguna. Era berean, gizakia askea delakoan, etengabe autatzera kondenatuta dago eta aukera hoien ardura da. Horrekin bukatzen dira aitzakiak nahi dugun pertsona izateko edo nahi dugun gizartea eraikitzeko.

Askatasuna

Simone de Beauvoirren ustez askatasuna kokatuta edo situatuta dago, hau da, pertsona bakoitzaren testuinguruaren araberakoa da. Hori dela eta, pertsona guztiak ez dute garatu bere askatasuna eta ez dute aukera berdinak bere proiektuak eta bere izaera garatzeko. Adibidez, esklabu bat eta jabe baten artean edota emakume eta gizon baten artea (bere pentsamenduarentzat isugarrisko garrantsia duena).

Gizatasun anbigua

​Gizakia izaera kontraesankorra du, Simone-eren hitzetan animalia izan nahi ez duen animalia da, gaurkotasunean bizi den bezain beste, lehentasunean eta etorkisunaren artean bizi da; norbanakoa da, baita plurala ere. Dualtasun horiei erreparatzen dio Simonek  eta gure pentsamendu bitarra eztabaidan jarri nahi du. Emakume eta gizon, berez muturreko bi ideaiak direnak, eztabaidan jartzen ditu, hauek bi desegiteko nahian.

Emakumea egiten da

"Ez da emakume jaiotzen, emakume izatera iristen da"-Simone de Beauvoir

Argi geratzen da hitz hauekin Simone de Beauvoir-ren pentsamendua. Emakumea eta Gizona aurretikan definitzen duten zaiakerak baztertzen ditu, bai biologikoak, bai psikologikoak, edota beste batzuk. Gizona eta Emakume kontzeptuak gure bizitzan zehar balioa ematen diegun kontzeptuak dira, baina ez daude aurretik definituta. Beraz, gaur egun nahiko logiko badirudi ere, garai artan izugarrisko aldaketa markatu zuen ideia da, ideia horrekin desegiten delako berezko edo biolokikoki Genero bat beste baten gainean dagoela dioten argumentuak, eta beraz, fenomeno sozial batean bihurtzen da, hau da, borrokatuz konpondu daiteken zerbaitetan.

Bestetasunaren filosofia eta aniztasuna

​Beauvoirrek besteetasuna gategoria gisa erabiltzen du deskribatzeko emakumearen lekua mundu maskulino batean. Askatasuna garatzeko, Beauvoirren ustez, ez da soilik nork bere buruarekin duen harremanarekin, beste pertsonekin duen harremana ere beharrezkoa da. Harreman hori, bi klaseetako izan daiteke, parez-parekoa, non harreman hori bi norabideetarakoa izango da, eta harreman horretan parte hartzen duten bi pertsonak aberastuko ditu. Aldiz, bestetasunaren harreman bada, jabea eta esklabuaren dialektika emango da, eta ez da aitortzarik egongo. Beauvoirren hitzetan hori da emakumearekin gertatzen dena, gizona subjetua da eta aldiz, emakumea bestea.

Aniztasunaren pentsamendua

Bi ideia kontrajartzen ditu Beauvoirrek, kapitalisten ideaia zapaltzaileak "Berdintasuna esberdintasunean", hau da desberdina diren perstoanei onartzen zaien berdintasun teorikoa, baina baldintza errealetara dagokionez ez dira inoiz berdinak izaten. Bestalde, kontzeptu honi buelta ematen dio "Desberdintasuna berdintasunean bihurtuz" Esaldi horretatik habiatuz, esberdin diren pertsonak eta zapalkuntza jasaten duten pertsona horiek , sapalkuntzaren sustraietatik, parez pareko berdintasun batera heltzeko aldarria egiten du.

 
 
bottom of page