top of page
Pilares Blancos

Platon

Jaiotsa:  Atenas, K.a. 428–427

Ikaskuntza: Atenas, K.a. 348–347

Ikasle nabarmenak:   Aristóteles

Influentziak: Sokrates, Heraklito, Parmenides, Homero, Hesiodo, Aristofanes, Protagoras, Pitagoras eta Orfismoa

Mugimendua: Platonismoa

Lan nabarmenak:

  • "Dialogo platonikoak​

    • Aitzuloaren mitoa​

    • Fedon

    • Gorgias

    • Fedro

    • Sokratesen defentza

Aitzulotik egiara

Dualismo ontologikoa:

Platonek, mundua bi eremutan esberdintzan du:​

  • Mundu sentikorra: 

Zentzuen bitartez antzeman ditzakegun gauzak mundu honetan kokatzen dira. Mundu hau gure iritziaz eta objektu materialez osatuta dago, eta aldakorrak dira, mugimenduan daudela esan dezakegu. Beraz, objektu horien inguruan baiztatzen diren egiak ez dira betierekoak.

  • Ideien Mundua:

Ideien mundua mundu sentikorrari kontrajartzen zaion mundua da. Arrazoiaren bitartez heltzen den mundua da. Ez dago denboraren menpe, eta beraz hor dauden ideiak betierekoak eta aldaezinak dira.

Adibide baten bitartez hobeto ikusten da. Demagun katu batu dugula, gure zentzumenekin katu hori ikusiko dugu eta deskribatu dezakegu, marroi kolorekoa da, 5 urte ditu, oso jatorra da, etab. Baina katu horren ideia aldatuko da denboran zehar, nagusia egingo da, ilea galduko du eta hilko da. Ordea, Ideien munduan dagoen katuaren kontzeptua (Ideia) bera, betierekoa da, hau da,  katu guztientzako balio egingo du, eta ez da aldatuko.

Dualismo epistemologikoa

​Platonek egiaren kontzeptua aztertu zuen eta zer hartu genezakegun egiatzat eta zer ez, bide horretan garatzen du haren Dualismo epistemologikoa famatua. Dualismo ontologikotik abiatuta, Platonek bi ezagutza mota bereizte ditu.

  • Doxa: 

Doxa edo iritzia da zentzuen bitartez antzematen diren egiak. Doxa, beraz, mundu ikusgarrian kokatzen da eta haren egiak ez dira betierekoak. Hortaz ezin dira aintzat hartu.

  • Episteme:

Episteme edo zientzia da arrazoiaren bitartez, hare gehiago dialektikaren bitartez (behean info gehiago) lortzen diren egiak. Episteme, beraz, ideien munduan kokatzen diren ideiak ulertzeko eta ezagutzeko modua da, ideia hauek beraz betierekoak dira eta aldaezinak. Hortaz, episteme, benetako egia da.

 
Aitzuloaren alegoria/ Dialektika

​Dialektika da, Platonek proposatzen duen bide doxatik epistemera igarotzeko. Prozesu hau elkarrizketan edo dialektikan oinarritzen da, horren bitartez, iritziak frogan jartzen dira, egi baten bila. Hau guztia irudikatzeko aitzuloaren mitoa edo alegoria proposatzen digu:

 

Alegoria hau, Platonen dialogoetan bilduta dago, non bere maizu Sokrates eta haren anaia Glaukon gizabanakoen ezagutza eta heziketa filosofikoaz ari diren.

"Sokratesek Glaukoni eskatzen dio imajina dezala haurtzarotik harresi baten atzean, haitzulo baten barruan, kateaturik dauden preso talde bat. Han, su batek harresiaren beste aldean argitzen du, eta presoek atzetik igarotzen diren pertsonek manipulatzen dituzten objektuek proiektatutako itzalak ikusten dituzte.

Presoek mundu erreala behatzen dutela uste dute, objektu horien itzalak direla konturatu gabe. Baina bat batean, horietako batek bere kateetatik askatzea lortzen du eta kobazulotik irtetzen hasten da. Horrela, suaren argia hormatik harantzago ikusteko gai da.

Pixkanaka-pixkanaka, gizon argira ohitzen da eta, zailtasun apur batekin, aurrera egitea erabakitzen du. -Sokratesek proposatzen du hau ezagutza eskuratzeko lehen urratsa dela- Horrela, lehen aldiz miresten ditu izarrak, ilargia eta eguzkia.

Azkenik, Sokratesek iradokitzen du ikusten duena (ideien mundua) goi mailako errealitate gisa ulertzen duela. Orduan, aurkitu duena beste presoekin partekatzeko itzultzen da, mundu errealera igotzen lagundu behar diela sentitzen baitu."
 

Ikusten dugun modua, dialogoen zati hau azaltzen du aurretik ikusitako kontzeptuak, zein orain ikusiko ditugun beste batzuk. Hala ere, mito ulertzeko material gehigarria izango duzue behan.

Dualismo Antropologikoa

​Era berean, platonek modu dualista batetik ikusten du gizakia, alde batetik osagai materiala gorputza izango du, mundu ikusgarrian dagoena, eta aldatzen dena, zahartzen baita. Beste aldetik, osagai ez-materiala arima izango du, aldaezina eta betierekoa dena, eta ideien munduaren parte dena. Hala, ere arima hori hiru zatitan banatzen du, arima hori duen gaitasunen arabera:

  1. Arrazoizkoa: buruan dagoena eta pentsamenduak dira.

  2. Oldarkorra: bularrean dagoena eta borondateak dira.

  3. Irritsua: sabelean dagoena; instintuak, kinadak, sexua, etab. osatzen dute.

 

Arima gorputzean preso dago, gorputz hori bizirik dagoen heinean. Gorputza hiltzen denean, arima askatzen da eta ideien munduan kokatuko da, ideien munduan dagoen bitartez, arima guztiz jakintsua izango da, egi guztiak ezagutuko ditu; ordea, gorputz batean berriro sartzen denean-bai, Platonek renkarnazioan zinezten zuen- Arima gorputzaren preso bihurtzen da eta dakien guztia ahazten du. Beraz, Platonentzat, jaiotzen garenetik hiltzen garen arte, ez dugu ikasten, gogoratu baizik.

Politika/ Estatu idealaren teoria

Platonek estatu ideal baten deskribapena egiten du, hau da, estatu utopiko bat. Deskribapen hori egiteko aurreko puntuan ikusi ditugun arima  mota erabiltzen ditu, eta pertsona bakoitza duen arima mota dominantea kontuan izanda estatu horretan funtzio bat izango du:

  • Gobernariak: adimentsuak izango dira eta hiria zuzenduko dute zuhurtasunez, hauek arima arrazionala izango dute.

  • Militarrak: sendoak izango dira eta hiria sendotasunez defendatuko dute, hauek, arima oldarkorra izango dute.

  • Langileak: gainontzekoak izango dira eta ondasunak neurriz ekoitziko dituzte, hauek arima irritsua izango dute.

 

Platonen eskema

bottom of page