top of page
Iglesia de la Cruz

San Agustin Hiponakoa

Jaiotsa:   354ko azaroaren 13an Iparraldeko Afrika

Okupazioa: apaiza, gotzaina, teologoa, filosofoa eta idazlea

Influentziak: Platon, Aristóteles, Manikeismoa,

​​

Mugimendua:  Neoplatonismo kristaua

Lan nabarmenak:

  • Aitormenak

  • Jainkoaren hiria

  • Trinitatea

  • Kristaua-bide inguran 

Filosofia elizkoia

Jainkoaren eziztentzia

San Agustinek 3 argudio nagusi ematen ditu jainkoaren existentziaren alde:

  • Kosmologikoa: mundua orden eta logika bat dute, logika eta orden oso zehatza. Logika hori izaki goren bategandik izan behar dira sortuak, izaki goren hau jainkoa da. ​

  • Gnoseologikoa: Egia existitzen da, egia honek jatorri eta fundamentu bat behar du, fundamentu hau izaki goren bategatik izan behar dira sortuak, izaki goren hau jainkoa da.

  • Agustindarra edo gisa-natura: gizakiok egi fundamentalak ezagutzeko ahalmena dugu, baina egi fundamental hauek infinituak eta aldaezinak dira, gu aldiz finituak eta aldakorrak gara, beste izaki baten beharra dugu egi hauek ezagutzera heltzeko, beste izaki hau jainkoa da.

 
Fedea eta Arrazoia

San Agustinen filosofia eudaimonista zen, hau da zoriontasuna bilatzen zuen.([1.]Ikusi Aristotelesen Eudaimonia) Berarentzat zoriontasuna beharrak eta nahiak asetuz lortzen da, baina ez du balio soilik ehar eta nahi fisikoekin,  horretaz aparte, nahi intelektualak ere bete behar dira. Gizaki hororen naturaren baitan dagoelako egia ezagutu nahi izatea. San Agustinentzat egi goren bat dago, bere ustez jaikoa da egi goren hura.

 

Jainkoa gauza guztien parte egiten du, eta jakinduria infinitua du, horregatik bera da egi gorena. Fedea eta Arrazoia nahastuta daude, Arrazoiak Federa hurbiltzen gaituelako, beraz jainkora hurbiltzen gaitu; eta Fedeak jainkora hurbiltzen gaitu,  beraz egiara hurbiltzen gaitu era berean. Buztana koskatzen duen sugea bezala, fedeak arrazoira eramaten gaitu, eta arrazoiak federa.

Bide horren baitan, San Agustinek arrazoia mota ezberdinetan banatzen ditu, behe arrazoia eta goi Arrazoia.

  • Behe arrazoia edo Zientzia: Zentzumenen bitartez lortutako ezagutzak dira, hauek kategoria baxuskoak dira, zentzumenak ez direlako guztiz fidagarriak eta gauza aldakorretatik eratorritako ezagutzak direlako.

  • Goi arrazoia edo Jakinduria: Argitzapenaren medioz lortutako ezagutzak, hauek jainkoarengana hurbiltzen gaituzte arrazoiaren medioz. Argiztapena jainkoak oparitutako tresna bat da, gizaki horok era naturalean jarduten duguna, honen medioz, arrazoia erabili dezakegu egi gorena, hau da, jainkoa, ezagutzeko. 

​​

Gaizkiaren Arazoa 

San Agustinek arazo handia izan zuen gaizkiaren definizioarekin. Jainkoaren aurkako argudio garratzitzuenetarikoa jainkoa perfektua eta ahal guztiduna bada, eta aldi berean ona, nola izan daiteke gaizkia existitzea ? horrek 3 aukera uzten ditu; jainkoa ez da ona, eta beraz ez da perfektua; jaikoa ez da ahal guztiduna; edo jainkoa ez da existitzen. 


San Agustinek argudio honi honako aterabidea proposatzen du bi kontra argudiotan oinarrituta, bakoitza gaizki mota ezberdinetan zentratua.

​*Hobeto ulertzeko: San Agustinen uztez gaizkia ez da berezko existentzia bat, baizik eta ongiaren, jainkoaren falta baizik*

  • Giza gaizkia: Jainkoak gizaki horori askatasuna ematen dio, gizakiak bere Jakinduria (edo fede) faltan eta jainkotik hurrun askatasun hori txarto erabiltzen duenak gaizkia egiten du. 

  • Munduko gaizkia: munduko gaizkiarekin san Agustin, naturari eta munduari lotutako gauza tzarrei azalpena ematen die, ekaitzak, suteak, hondamendi naturalak, etab. 

 

Era berean, eta argiago gera dakigun, arazo hau kate logiko baten medioz azaldu dezakegu:

Jainkoa-> errealitate espezifiko baten sorrera(gure unibertsoa) -> errealitate horrek beste bigarren baten kausa bihurtzen da(izakiek esagutzen duten mundua) -> hirugarren errealitate bat sortzen da, honek ongiaren falta dauka(gaizkia-> ekintza gaiztoak).


Horren ondorioz beste galdera bat sortzen da, jainkoa ahalguztiduna bada zergatik onartzen du gaizkia?

San Agustinen ustez, gizakiei askatasuna ez kentzeko, eta gizakiei ongia egiten aukera emateko, baimentzen du gaizkia jainkoak. Ongiaren falta ez balitz egongo guk ez genuke ongia egiteko espaziorik edukiko.​

Historai eta filosofia

San Agustin historia gai filosofikotzat ulertu zuen lehenetarikoa izan zen, bere ustean historia lineala da, eta hasieran zein amaieran jainkoa dago. Agustinek azaltzen du historian zehar bi antolaketa politiko nagusi egon direla (berarentzako antolaketa sozial guztiak maitasunean oinarrituta daude), hauen harteko diferentzia maitasunaren norabidea da.

*Hiria= edozein giza antolaketa; Hiriak, tribuak, nazioak, erreinuak eta abar*

  • Jaikoaren Hiria: honek amodioa jainkoarengana zuzentzen du, hemen eskuzabaltasuna eta ongia opa dira.

  • Lurreko Hiria: Honetan amodioa norbereganako burura zuzenduta doa, hemen bereikorekeria da nagusi.


San Agustinen ustez jainkoaren hiria inposatuko da, gure prozesu naturala delako Argiztapenaren medioz jainkora hurbiltzean. Jainkoaren hiria guztiz inposatzean, bakea eta gizarte ideala helduko da. 

 
 
 
 
bottom of page