Filosofia euskeraz


René Descartes
Jaiotsa:1596ko martxoaren 31, Frantzian
Ikaskuntza: potierseko univertzitatea
Influentziak: Zizeron, Horazio, Virgilio, Homero, Pindaro, Isaac Beeckman, Platon eta Aristoteles
Mugimendua: Arrasionalismoa
Lan nabarmenak:
-
Metodori buruzko diskurtsoa
-
Meditazioak metafisikoak
-
Filosofiaren printzipioak
Duda metodikoa
René Descartesek XVII. mendean garatu zuen bere filosofia, krisialdi garai batean, non antzinako segurtasunak -hala nola geozentrismoa edo aristotelismoa- unibertsitateetan irakatsi arren, jadanik zalantzan jarriak baitzeuden. Egiak gezurra izan zitekeen mundu batean, matematikek ematen zuten ziurtasunari jarraituz, filosofiara eramateko asmoz "duda metodikoa" sortu zuen. Metodo zorrotz baten bidez, ezagutzak probatzen zituen, egia ez zen guztia gezurtzat hartuz. Horrela, ziurtasun hutsekin geratzeko eta, hortik abiatuta, beste egiak aurkitzen jarraitzeko aukera izateko.
Descartesentzat, duda; Unibertsala, Metodikoa eta Teorikoa izan behar zen.
-
Duda Unibertsala: Guztiaz zalantzan jarri behar da, oinarri filosofiko guztiak zalantzan jarriz.
-
Duda Metodikoa: Ez da zalantza hutsa, baizik eta egia lortzeko tresna. Helburua ez da zalantzan egotea, baizik eta filosofia sendo bat eraikitzea.
-
Duda Teorikoa: Ez da bizitzako jarreretara edo sinesmenei aplikatzen, soilik teoriara eta hausnarketa filosofikora mugatzen da.
Duda metodikoak 4 pauso ditu:
-
Ebidentzia (Lehen pausua): Ez da onartu behar zalantzazkoa den ezer. Soilik hartu behar dira gure adimenean hain argi eta bereiz agertzen diren ideiak, non inolako zalantzarik egon ez dadin.
-
Analisia (Bigarren pausua): Ideia konposatuak ideia sinpleetan zatitu daitezke, eta arrazoiketa korapilatsuak intuizio argietan. Hau da, arazoaren 'ekuazioak' aurkitzea.
-
Sintesia (Hirugarren pausua): Ideia sinpleak lortu ondoren, sintesiaren bidez, sinpletik konplexura pasa behar da. Intuizio partzialen kate bat osatzea da helburua, akatsik gabeko ebidentzia lortu arte.
-
Enumerazioa (Laugarren pausua): Prozesu osoa berrikusi behar da, arazoa ebazteko beharrezkoa eta nahikoa den guztia bilatuz. Arazorik eta hutsunerik ez dela ziurtatu behar da.
Metodoarekin Deskartezek dena ezeztatu zuen ( bere matematika maiteak barne), baina egon zen salbatu zen egia bat.
Deskartesek bere existentzia propioa ezin izan zuen desezeztatu, "zalantzan egon naiteke, zalantzan egoteko nik pentsatu behar dut, pentsatzeko existitu behar naiz." honi Res-cogitans deitu zion.
Errealitatea
Duda metodikoaren ondoren, Descartes egoera konplexu batean aurkitzen da, bere pentsamenduaren existentzia soilik frogatu dezakeelako, baina horretatik haratagoko ezer ez duela egia izan behar duenik frogatzen, ezta bere gorputzaren existentzia ere. Hemendik aurrera Res-cogitans oinarri bezala hartuko du, handik abiatuta errealitatea berreraiki arte.
Descartesek 3 substantzia edo gauzetan (res bere itzetan) banatuko du mundua:
-
Res-cogitans: asaldu bezala res-cogitans existentzia frogatzen du, pentsatzeko ahalmenaren medioz, baina Descartesek haratago eramaten du ideia hau. pentsatzen duen atala ez da fisikoa eta ez dago sentzazioei ez gorputzari lotuta (hauek gezurra izan daitezke).Pentsatzen duen substantziari arima deitzen diogu, ez gorputzaren bizitzaren printzipio gisa, baizik eta espiritu huts gisa, gorputzetik independentea dena.
-
Res infinita: Descartesek Jainkoaren existentzia frogatu zuen bigarrenik, bera ideia perfektuak ezagutzeko gaitasuna zuen, baina ez zuen sortzeko ahalmena izaki ez perfektua baita zen (bestela ez zuen zalantzaren beharra izango). Horregatik, ideia horien jatorria ezin zen bera izan beste izaki perfektu bat baizik (res perfectu bat -> res-infinita), hau da, guk ezagutzen dugun Jainkoa.
"Perfekzioaren ideia dut, baina zalantza izatea inperfekzioa erakusten du. Ni ez naiz ideai perfektuak sortu duena inperfektua naizelako; beraz, perfekzioaren ideia ez dator nitaz. Beraz Perfekzioaren ideia izaki perfektu batek nigan jarritako ideia bat izan behar da"
-
Res-extensa: Descartesek munduan gelditzen zena azaltzeko (nigandik haratago dagoena-> Res-extensa) res infinitan oinarrituko da, Kate logiko baten medioz. Jainkoa (res infinita), res-finitaren izatearen arrazoia da (res-extensa + res cogitans). jainkoa perfektua da. Perfekzioa ona da, bestela ez litzatekelako perfektua izango. beraz, jainkoak ez nau engainatuko eta nigandik haratagoko existentzia egiazkoa da.