top of page
Vista de montañas
hanna-arendt.jpg

Hannah Arent

Jaiotsa: Hannover, Alemania, 1906ko urriaren 14a.

Heriotza data:  New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1975eko abenduaren 4a.

Ikaskuntza: Heidelbergeko Unibertsitatea, Friburgoko Unibertsitatea, Berlingo Humboldt Unibertsitatea eta Marburgeko Unibertsitatea.

Bikotea: Günther Anders  (1929 -  1937) eta Heinrich Blücher 

Influentziak: Nikolas Makiavelo, Platon, Karl Marx, Sokrates, Franz Kafka, Agustin Hiponakoa, Carl Schmitt, Paulo Tartsokoa, Immanuel Kant, Aristoteles

Mugimendua: fenomenologia

Lan nabarmenak:

  • Totalitarismoaren jatorria (1951)

  • Giza kondizioa (1958)

  • Eichmann Jerusalemen (1963)

  • Iraultzari buruz

  • Indarkeriari buruz

  • La vida de la mente (1978)

  • Gizadiarena garai latzetan

Gaizkiaren ikerketa sakona

Totalitarismoaren jatorria:

​Arent-en lehenengo obra izan zen hau, eta gai errez bat aukeratu beharrean, totalitarismoaren jatorriak deskribatzearekin hasi zen bere izugarrizko karrera filosofikoa. Totalitarismoa oso presente egon zen bere bizitzan, bi mundu gerrak bizi izan zituen eta geroago ikusiko dugun bezala, Nurenberg-ko epaiketak sakon markatu zuten bere pentsakera.

Liburu honetara bueltatzen, Arent-ek hiru aztergaietan banatzen ditu obra: antisemitismoa, inperialismoa eta totalitarismoa, naziak eta estalinistak berdinduz.

 

"Ez totalitarismo naziak ez estalinistak ez dute bilatzen gizonen gaineko gobernu despotikorik, gizakiak alferrikakoak izango diren sistema bat baizik"

Arent-en ustez antisemitismoa eta inperialismoa lehen mundu gerrak utzitako egoera ekonomiko, politiko eta sozialaren ondorioz sortzen dira eta totalitarismoaren aintzindariak dira. Era berean, totalitarismoa, sakon aztertzen du, liburuan. Totalismoa ikuspegi bakarra inposatzen du eta gogoeta egiteko espazioak eta ohiturak sapaltzen ditu, ikuspegi hori inposatu arte. Hortaz, politikaren deusestapena dela aiderazten du Arent-ek, egoera horretan politika egitea ezinezkoa izateaz gain, ideologia bakarra inposatzen denez, politika bakarra baita, nazi partidua edo partidu estalinista besteak beste.

Vita activa

​1958-an "giza kondizioa" liburua argitaratu zuen, gizartea eta bere ibilbidea ulertu nahian. Arent-en ustez, bi bizimodu dadude, modu aktiboa (gizartean ekintzen medioz ematen den bizitza) eta modu kontenplatiboa  (bizitza aktiboaren kontenplazioa eta onen inguruko gogoeta) eta tituloa argi usten duen moduan, liburu honetan sakontzen du modu aktiboan ("Vita activa"). Bizitza aktiboaren baitan 3 aktibitate nagusi daude:

  1. Lana: Arent-ek lanarekin izendatzen du, edoizein pertsona bizirauteko behar dituen ekintzak, adibidez; heizatzea. 

  2. Ekoizpena: Gizakiaren ongizaterako ekoiztu eta fabrikatzen den guztia da. Hori dela eta, Arent-ek dio ekoizpenaren bitartez (gure eguneroklan arruntak izango zirenak) naturatik bastertzen garela eta natura manipulatzen dugula. Horrexegatik, ekoizpena artifiziala dela dio. 

  3. Ekintza: Espazio sozialetan egiten den jarduerak dira, beste gizakiekin erlazionatzen gaituztenak. Jarduera honi gizarte eta giza bezala garatzen gara. Horregatik Aarendt-entzat aktibitate garrantzitsuena da "ez dago gizakia, giza egoeran hobeto islatzen duenik ekintzarik"

"Totalitarismoa politika ideologiarekin ordezkatzen duen gobernu mota da."

​Ekintza jarduerarekin lotua egoteaz aparte, badu harreman estua hitzarekin ere. Era horretan, ekintzaren bitartez, gu garena adierazten dugu eta gure izaera garatzen dugu eremu publikoan. Azkenik, Arent-ek aipatzen du hiru baldintza bete behar direla Ekintza garatu ahal izateko: Gizakien arteko berdintasuna, adierazpen askatasuna eta gure igurunea errespetatzea.

Gaizkiaren ustelkeria

​Behar bada, Hannah Arent-en bizitzaren momenturik garrantzitsuena 1961-ean izan zen, "The New Yorker"  aldizkariagatik Jerusalenera bidalita izan zenean, Adolf Eichmanen epaiketa jarraitzera. Eichman Nazi partiduaren goi kargu bat izan zen, eta hainbat hilketa eta gerra kriminen erruduna izan zen. Horrelako pertsona bat ezagutzea eta pertsona hori nola bere burua defendatzen zuen egindako guztiaren inguruan, justifikatuz juduen sarrazkia eta torturak, Arent-ek galdetu zion bere buruari nola posiblea zen gaizkia egitea eta horren kontzientzia ez izatea.

Gogoeta horren ondorioz, epaiketatatik bi urtetara, "Eichman Jerusalenem" liburua argitaratu zuen, non  "Gaizkiaren hutsalkeria"  kontzeptua garatu zuen. Liburu horren lantzen de ideia hau da: Nola posible a da gaiztoak izatea (Hiltzaileak Eichmanen kasuan), errudun sentitu gabe? Haren ustez, gaiztoak izateko motibazioa ez badugu ere, kritikotasunaz jokatu ezean, gaizkia egin dezakegu. Hala da, Eichmanen kasua, zeinek, epaiketan argudiatu zuen, bere nagusien aginduak jarraitu bakarrik egin zuela. Hortaz, erruduna da, bere kabuz pentsatu egin ez zuelako, ea egiten ari zuena ondo ala txarto zegoen.

Beraz, Arent-ek bi gaizki mota bereizten ditu. Alde batetik, gaizkiaren ustelkeria dugu, jada ikusi duguna, eta gure kabuz ez pentsatzearekin zer ikusia duena da. Bestlde, badugu gaizki errradikala; hau da, gure ekintzak sortuko dituzten ondorioen inguruko gogoeta egin ondoren, hala ere, gaizkia egitea erabakitzen dugunuean. Honen adibiderik onenan, Hitler edo Stalin dira.

 
bottom of page