Filosofia euskeraz

Gure historia
Posible da filosofia euskaraz egitea? Xireiak taldeak baietz erantzuten dio galdera horri, hori baita gure taldearen xedea, filosofia eta euskara elkargune gisa duen proiektua. Xireiak taldearen helburu nagusia filosofiaren inguruko irakaskuntza lana egitea da, argia, erraza, eta batez ere, euskalduna. Proiektu honekin, frogatu nahi dugu filosofia kaleetan dagoela, ez dela maisu famatu eta pedanteak irakurri behar izana filosofatzeko, ezta izugarrizko buru pribilegiatua izan behar, filosofia ez da termino arraroak edo kontzeptu abstraktuak; filosofia bizitza ulertzeko eta aurrera eramateko tresna bat da.
Xireiak (Xirimiri eta ideiak terminotik eratorria) taldea 2024-ko martxoaren 2an elkartu zen lehen aldiz. Proiektu hau, 4 gazteen eskutik sortu zen, haiek filosofiarekiko pasioa asetu nahirik eta euskaraz hitz egiteko ohiturak sortu nahian zeudela. Egun hartatik orain arte jende ezberdina igaro egin da gure taldetik.
Xireiak taldea aurrera eramaten dituen proiektuen inguruan, nagusiena bilera filosofikoak dira. Taldea sortu zen unetik, partaideak bildu egin gara bilera filosofikoetan non gaiak prestatuak ekartzen diren eta horien inguruan eztabaidatzen den kafe bat hartzen.
Ausartuko zara euskaraz filosofatzera? Sapere Aude!!!
Gure xede naguziak
Sapere aude
Gure helburua, gogoeta egiteko ohitura sortzea eta filosofiaz gozatzea da.
Pentsatzen ausartuko zara?
Euskara sustatzea
Euskaraz hitz egiteko eremu ziur bat eraikitzea eta euskaraz hitz egiteaz eta euskal kulturaz gozatzea dugu helburu
Material filosofikoa euskaraz sortzea
Aurreko bi xedeak elkartuz, euskarazko eduki filosofikoa sortzeko beharra sortzen da
Bilerak
Behar bada, talde honen proiekturik garrantzitsuena bilera filosofikoak dira. Bi astetan behin taldea sortu genuen gazteok elkartzen gara Bilboko alde zaharrean kafe bat hartzeko. Bilera honetan gai ezberdinen inguruko elkarrizketa filosofikoak izaten ditugu. Bilerak aurrera eramateko hiru roll banatzen dira partaideen artean, bat izango da bileraren dinamizatzailea, eta bilerara gaia ekarriko duena beraz. Bigarrena akta hartzailea izango da, lan garrantzitsua ezer ez ahazteko. Beste guztiak entzuleak izango dira eta gaia proposatu ondoren gaiaren inguruan eztabaidatuko dute bakoitza ekarri duen materialarekin, beraz, ezin bestekoa da aurretik bilera ondo prestatua izatea.
Dinamizatzailea:
Dinamizatzailearen lana ezinbestekoa da. Hura izango da bileraren gaia aukeratuko duena eta bileran erabiliko den baliabide guztiak eskuratzeaz eta prestatzeaz arduratuko dena. Bilerari sarrera emango dio eta gaia azaltzeaz arduratuko da. Era berean elkarrizketak ematen direnean oso erraza da gaiaz aldatzea edo dibagatzea, hortaz, bere ardura bada ere, jorratzen den gaitik ez ateratzea.
Aktalaria:
Aktak hartzea garrantzia handia du, honen bitartez errazten dugu atzera begiratzea eta gure gogoetaz oroitzea. Era berean, era erraz bat da jakiteko zein gogoeta egin diren, horrek lagun ahal digulako gure lan pertsonalak garatzen, gure lanak atalean ikusi dezakezuenak.