top of page
Image by Nils Nedel
Allan_Ramsay_-_David_Hume,_1711_-_1776._Historian_and_philosopher_-_Google_Art_Project.jpg

David Hume

Jaiotsa:  Edinburgo, 1711ko apirilaren 26a

Ikaskuntza: Edinburgo, 1776ko abuztuaren 25a

Influentziak:  John Locke, René Descartes, Thomas Hobbes

Mugimendua: Enpirismoa

Lan nabarmenak:

  • ""Giza adimenari buruzko ikerketa"

  • "Moralaren printzipioei buruzko ikerketa"

  • "Giza izaeraren tratatua"

Enpirismoa

Enpirirsmoa

Enpirismoa modernitatean garatu zen korronte filosofikoa izan zen, eta John Locke izan zen haren sortzailea. Enpirismoak esperientzia ezagutza ororen iturri gisa jartzen duen korronte filosofikoa da, Modernitatearen hasieran gailentzen zen arrazionalismoarekiko(Descartes bezalako autoreak barne hartzen dituena.) aurka jartzen den korrontea da. 

Are gehiago, enpiristek gure gogamenaren ideiak sentimenen inpresioen kopiak direla defendatu zuten, eta, beraz, esperientzia ezagutza ororen iturri dela. Jarrera horrek aurrez aurre talka egiten du izpiritu arrazionalistarekin, enpiristen ustez, ez da berrezkoa, arrazionalistek egiten zuten bezala, ezagutza jaiotzeko- ideietan(Innatoak) edota frogapen konplexuetan oinarritzea.

Inpresioak eta ideiak

 

"Giza gogamenaren pertzepzio guztiak, inpresioak eta ideiak deitzen ditudan bi genero ezberdinetara mugatzen dira". David Hume

Horrela hasten da "Giza izaeraren tratatua" lehen liburua. Beraz, hume, eta empirismoa, jakituariaren iturria, esperientziak edo pertzeozioak direla, bi jatorri izan ditzakete. Lehena, inpresioak dira, zentzumenen pertzepzioak dira (praka zuri bati begiratzen diogunean bezala) eta ideiak inpresioen kopiak dira (begiak itxi eta praka zuria horretan pentsatzen dugunean bezala).

Baina zer gertatzen da unikornio batean pentsatzen badugu? Bai, galdera hau Humek egin zion bere buruari.  Guk, pertsona horok, ez dugu unikornio bat ikusi gure bizitzan, ala ere, nolakoa den unikornio bat badakigu, baina gure esagutzak bizitakoan oinarritzen bada, nola ote da hori posible?

IHumen erantzuna, irudimena da. Irudimenaren gure gogamenaren ideiak (adarra eta zaldia, kasu honetan) nahasten ditu, esperientziatik guztiz eratortzen ez diren fikzioak sortzeko. Baina irudimenak ez du inoiz zerbait erabat berria asmatzen.
 

Nahitanahiezko kausaren kritika

Enpirismoa, humek batez ere, kritika egin zion nahitanahiezko kausalita​, pentsaera hau defendatzen zuten arrazionalistek, eta honela zioen. Gertaera bat, denbora askoz aztertuta eta arrazoiarekin aztertuta lege orokor batera heldu daiteke, zeina, beti beteko den. Adibide bat, F=m*a mugimendu  horo deskribatzen duen formula da, Newtonen Bigarren lege. Nahitanahiezko kausalitatearen ondorioz, lege hau beti bete behar da edozein aldiunetan, bai gaur, bai atzo, bai bihar. 

Humen ustez, hor dago arazoa, atzo eta orain esagutzen dugu, baina bihar jakin ezina da. Beraz, egunero eguzkia ateratzen bada ere, ezerk ez gaiti ziurtatzen bihar aterako denik. Ala ere, esaten du, nahitanahiezko kausalitatea onargarria ez bada ere, probablena dena da bihar eguzkia ateratzea. Honi eszeptizismo moderatua deitzen zaio.

Humen etika

Humen ustez etika laikoa izan behar da. Bere usteetan erlijioen sineskeri absurdoak ez dute ezertarako balio, ezkongetza(zelibatoa) egitea edo penitentzia egitea ez zaitu pertsona obeago batean bihurtzen. Humen ustez, emozioa da, eta ez arrazoia, etikaren oinarria. Erraz ikus dezagun, pertsona bat kaletik badoa eta beste bat urbiltzen bazaio eta zaplazteko bat ematen badio arrazoirik gabe, gazikii dago. Hori jakin izan dugu gure emozioak direla eta, txarto dagoela zentitu dugulako, eta ez arrazoiketa konplexuak eginditugulako(Arrazionalistek bezala ).

Aipagarria da ere,  Humen ustez, etikaren azken xedea zoriontasuna da. Beste pertsonataz aprobetzatzen diren pertsonak daude mundua, hoiek aparientzian zoriontsuak dira, baina ez, azkenean jendea engainatzen badute ere, haiek bere buruari egainatzea posible ez dela dio Humek. Beraz, goraipatzen du, bakoitza bere buruarekin bakean bizitzea, eta horretarako etika balio digu.

Humen eskema

bottom of page