Filosofia euskeraz


Judith Pamela Butler
Jaiotsa: 1956ko otsailaren 24a, Cleveland, Ohio, Estatu Batuak
Ikaskuntza: Bennington College, Yale Unibertsitatea, Heidelberg-eko Unibertsitatea
Bikotea: Wendy Brown
Seme-alabak: Isaac Butler-Brown
Influentziak: Michel Foucault
Mugimendua: Postestrukturalismoa
Lan nabarmenak:
-
"Generoa lehian"
-
"Feminismoa eta identitatearen subertsioa"
-
"Axola duten gorputzak: sexuaren muga material eta diskurtsiboei buruz"
-
"Bizitza prekarioa"
-
"Doluaren eta indarkeriaren boterea"
Generoaren azterketaren iraultza
Sexu eta generoaren arteko austura:
Judith Butlerrentzat, generoaren inguruko ikerketak ezin dira diziplina bakar bat bezala ikusi. Feminismoa hainbat ikuspegien amalgama gisa ulertzen du, eta ez ikasketa mota zehatz gisa. Hare gehiago, haren ikerketak ez ditu soilik unibertsitateko diziplina gisa ikusten , baizik eta pertsonen praktika zehatzen eta eguneroko bizitzaren azterketa bat bezala.
Era berean argitzen du bai emakumeen bai genero-disidenteen egoera ulertzeko, nahita nahieskoa dela egoera soziala, politiko eta ekonomiko ulertzea. Hori dela eta, bere obra, gogoeta filosofikoak izateaz aparte, ekonomia, soziologia eta psikologiaren inguruko gogoeta sakonak aurkituko ditugu.
Judith Butlerren proposamena, berdintasun osoa da, non emakumeen eta gizoneen arteko esberdintasunaz aparte, genero eta sexuan oinarritutako esberdintasunak da.
Esentzialismo sexualaren kritika
"Genero lehian" liburuan sexua eta generoaren inguruko gogoeta sakona egin zuen Butlerrek. Bertan, urteetan zehar genero eta sexuaren arteko banaketa salantza jarri zuen, nahiz eta feminista askok pentsamendu horrekin bat egin. Genero-Sexu dikotomia horren barruan, sexua berezkoa dugu gizaki horok, aldaezina da eta haren existentzia frogatuta dago, berriz, generoa gizartea eraikitakoa da eta munduaren zein lekutan eta zein garaian, esberdina izan daiteke. Butlerrek ez du bat egiten horrekin, hare gehiago, azaltzen digu nola bere usteetan generoa sexuaren arabera eraiki ordez, sexua dela generoa arabera eraikitzen dela, horrela sexua naturala denez, justifika dezakegu gure generoa esarri digun rolak.
Generoaren performatibitatea
Jhon Austin filosofoa "diskurtsoaren performatibitatea" kontzeotua deskribatu zuen. Judith Butlerrek idea hau abiapuntu gisa izanda, genero perfomatibitatea deskribatu zuen. Butlerrek ulertu zuen genero rolak gure ingurukoengandik kopiatzen, edo hobeto esanda performatzen( imitatzen) ditugula. Beraz, generoaren ekoizpen eta erreprodukzio etengabea botere instituzionalek kontrolatutako arau (Foucault-en influentzia) eta legeen bidez egiten da. Halaber, sistema honek nahitaezko heterosexualitatea ezartzea du xede.
Performatibitaten horren ondorioz, eta denboraren erruz, errepikapenarekin existitzen ez den zerbait eziztituko balu bezala antzematen dugu. Zorionez, horrek era berean, agerian usten du genero-arauen kontra borroka egin dezakegula.
Minorien filosofia:
Gorputzaren eta haren materialtasunaren inguruko hausnarketak lotura handia du historikoki zapalduak izan diren gutxiengoak , Butlerren arabera. Izan ere, emakumeak eta genero-disidenteak edo pertsona ez bitarren zapalduak izaten dira beren gorputzak ez direlako sozialki aitortuta, eta beren existentzia baztertzera kondenatzen dira.