Filosofia euskeraz


Santo tomas Akinokoa
Jaiotsa: 1225, Roccasecca, Siziliako erresuma
Ikaskuntza: 1274ko martzoaren 7an
Erlijioa: Katolikoa
Influentziak: Aristoteles
Mugimendua: Tomismoa, Eskolastika.
Lan nabarmenak:
-
Bost bide tomistak
Jainkoaren existentzia frogatzea
Fedea eta arrazoia
Santo tomas Aristolesen influentzia garrantsitsua du, hori dela eta , Arrazoiaren eta Fedearen garrantsia goraipatzen du bere lanetan. Santo tomasentzako ez dago zertan Fedea edo Arrazoia aukeratu beharrik, biak lotuta daudelako eta makoitza zeregin bat betetzen duelako. Fedea, arrazoia azaldu ezin dituen gauzak aztertzeko balio du, oro har, jainkoarekin lotutako gaiak. Haatik, arrazoia gai filosofikoen inguruan gogoeta egiteko beharrezkoa da. Beraz, biak beharrezkoak dira gure egunerokoan.
Bost bide tomistak
Behar bada, Santoto tomasen lanik garrantsitsuena, eta gaur egun gehien ikasten dena, da jainkoaren existentzia frogatzeko erabili zituen argudioak ("Bideak"), bost izan ziren, eta zenbait ondorioztapen logikoen emaitzak dira.
Lehen bidea (Mugimendua)
Esperientzia argi usten duen moduan, munduan higitzen diren gauza guztiak beste zerbait higiarazi duelako gertatzen da. Baina Santo tomasek ezeztatzen du fenomeno hau modu infinito batean gertatzea, beraz, zerbait higitzen ez dena hasierako higidura sortu behar duela, dio Tomasek. Hasierako kausa hori, Jainkoa da.
Bigarren bidea(Kausa)
Existitzen den guztia kausa bat du. Baina era berean, ez da posiblea, existitzearen eta kausaren kate amaigabe bat. Hori dela eta, hasierako kausa bat egon behar da. Hasierako kausa hori Jainkoa izan behar da.
Hirugarren bidea (Kontingentzia)
Izaki guztiak kontingenteak dira, hau da, gizaki bat besteen semea-alaba da. Baina kontingentzia hori ezin da amaigabea izan, beraz, hasierako izaki ez kontingente bat egon behar da, zeinek beste izaki guztien kontingentziaren hasiera den. Hori jainkoa izan behar da.
Laugarren bidea (Perfekzio-maila)
Izaki guztiek prefekzio-maila bat dute, hau da, perfekzioarekin konparatuta, hurbilago edo hurrunago daude. Perfekzio-maila hori ezartzeko izaki bat bestearekin konparatuz egiten dugu, baina konparaketa hori ezin da kate amaigabe baten ondorioz izan. Hortaz, hasierako izaki perfektu bat egon behar da eta horrekin konparatuta beste izaki guztien perfekzio-maila ezartzen da. Izaki hori Jainkoa da.
Bostgarren bidea (Helburua)
Unibertsoko gauza guztiak helburu bat dute. Bizidunak ez diren gauzak, bizidun batek ematen dion helburua izango du. Baina izaki bizudunen helburua ordea, beste izaki batek emanda izan behar da. Izaki hori jainkoa izan behar da.