Filosofia euskeraz


Friedrich Nietzsche
Jaiotsa: Röcken, 1844ko urriaren 15a
Heriotza: Weimar, 1900eko abuztuaren 25a
Ikasle nabarmenak: Aristóteles
Influentziak: Schopenhauer, Heraklito,Charles Darwin, Parmenides, Makiavelo, Spinoza, Epikuro, Rousseau, Platon, Aristoteles, Sokrates, Hegel, Kant.
Mugimendua: Bizitzaren filosofia
Lan nabarmenak:
-
Honela mintzatu zen Zaratustra
Jainkoaren heriotza
Apolo eta Dionisio
Nietzscheren ustez bizitza bi indarretan banatu daiteke, apolinio eta dionisiarra. Apolo eta Dionisio jainko grekoetatik dator konparekata hau. Apolo eguzkia ordezkatzen du, edertasuna, neurritasuna eta arrasoimena, berriz, Dionisio, kaosa, plaserra eta moskorkeria ordezkatzen ditu. Nietzscheren ustez bizitza alderdi Aoplinioak eta Dionisiarrak ditu.
Botere nahia
Nietzscheren ustez botere nahia da munduaren motorea. Naturaren indar guztien barne aurkitzen da, baita gizakietan ere. Izaki guztieen barne dago, irautea, jarraitzea edota hedatzea; baina batez ere, heuren indarra erakustea eta besteen indarrak eraldatzea. Botere hori desiratzen dugu modu amaigabe batean, gure barnean dagoen zeozer da eta kamporatzeko beharra dugu.
Nihilismoa suntsitzea
"Hil da jainko"-Nietzsche
Nietzscheren krikia erlijio katolikoari oso sakona eta landua da, behar bada, historian erlijioa gehien kritikatu duen filosofoa da. Hitz famatu hauen bitartez- "Hil da jainkoa"- iragarri zuen bere pentsamendua. Haren ustez, jainkoaren inguruan esartzen dugu gure balio-sistema, ordea, jainkoa hiltzean, edo hobeto esanda, desagertzean (metaforikoki esaten duelako), gure balio sistema airean geratzen da, eta beraz, guk geuk izan beharko ginateke berrezarri beharko genituzkeenak balio hoiek.
Nihilismoa, definizioz, filosofiaren korronte bat da zeinaren ustez, bizitza ez du zentzurik eta ezin du eduki. Ordea, Nietzscheren ustez, bizitza bere da jarraitu beharreko balio bakarra. Bai, alderdi Apolinioa, baita alderdi Dionisiarra ere, biak bizitzaren parte baitira.
Nihilismoaren aurrean, Nietzschek bestelako ikuspegi bat proposatzen du. Proposamen hau, bitalismoa da. Korronte honen arabera, bizitza ez dago ordenatuta, kaotikoa da eta zientziaren bitartez lortu dezakegu modu ordenatu batean ikusi kaos hori. Bitalismoaren arabera, bizitzaren xedea biztza bera da. Natura, gorputza, sentimenduak, biziraupena eta irrazionaltasuna goripatzen ditu, bere pensamenduaren oinarri gisa. Hau da, beste modu batean, bizitza den moduan onartzen du, kontrola ezina eta kaotikoa.
Supergizakia
Nitzsche ustez, gizartean bizi diren portsona horok bi motatan banatu daitezke, gamelua eta lehoia. Lehena, gamelua, kontzienteki edo ez, bere jarrera eta adimena deformatzen dituen norbanakoa irudikatzen du. Beste aldetik, Lehoiak bere zamaren beharrik eza onartu duen subjektua irudikatzen du, eta horregatik errefusatzen du. Haserrea da, oldarra, baina baita bere bataila gainditzeko ezintasuna ere.
Bai gamelua, bere zamarekin kargatzen duena, baita lehoia soilik aserrea dena, ez dira jarrera onak bizitzarekin. Hortaz, Nietzschek proposatzen digu jarrera berri bat, supergizakia deitzen duena, ume batekin konparatzen duena. Haurraren baitan gizakiaren askatasuna aurkitzen dugu, bere autonomia eta baieztapen gorena. Haurrak atzean utzi ditu bere zamak, baita horien errefusa ere.