top of page
maria-zambrano.jpg

María Zanbrano

Jaiotsa:     Málaga, 1904ko apirilaren 22a

​​

Heriotza data: Madril, 1991ko otsailaren 6a

Ikaskuntza: Unibertsitate Zentrala

Bikotea: Alfonso Rodríguez Aldabe

Influentziak: Ortega y Gasset, Miguel de Unamuno eta Federico García Lorca.

​​

Mugimendua: 27ko belaunaldia

Lan nabarmenak:​

  • Gizakia eta jainkoa

  • ​Arrazoi poetikoa

Poesia eta Arrazoia

Aurrekariak

Lehenengo puntu garrantsitsua bere pentsamendua ulertzeko da; 1939-an Espainako guda zibila bukatu zenean, eta alde Frankisten garaipenarekin, milaka pertsona atserrira joan behar izan zuten, Maria Zanbrano besteak beste, Errepublikanoa zelarik. María Zambrano 45 urte igaro zituen  Espainiatik erbesteratuta.  Erbestealdiak Zambranoren obra osoa zeharkatzen du, eta funtsezko gaia da haren pentsamendu osoa ulertu ahal izateko.

Bestealdetik, Zambranoren ekoizpen intelektuala ulertzeko funtsezko elementuetako bat Ortega y Gasset-ekin duen harremana da, Ortega y Gasset-eko ikaslea baita.Ortega Gasset-en eragina oso nabarmena da Zanbranoren pentsamenduan, bereziki gaztea zenean.

 

Arrazoi poetikoa

Arrazoi poetikoa ulertzeko gakoa sentimenduen aurka ez doan arrazoi gisa ulertzea da. Bestearekin harremanak ezartzen dituen arrazoi bat da: maitasunarekin, irrazionaltasunarekin, grinekin, etab. Gizakia errealarekin lotzen duen arrazoi bat da. Arrazoi aktiboa, ez pasiboa edo kontenplatiboa, egiten, emantzipatzen eta askatzen duena. Arrazoimen poetikoaren ariketaren bidez norberaren sorkuntza bilatzera jotzen du hain zuzen ere. Zanbranoren ustez, soilik Arrazoi poetikoaren bitartez Mendebaldeko gizarteren nihilismoari eta bere arrazoi instrumentaleari aurre egiteko gai izango gara

"Poesia eta arrazoia elkar osatzen eta elkarren beharra dute. Poesia pentsamendu gorena izango litzateke gauza bakoitzaren barneko errealitatea, errealitate jariakorra, mugikorra, izatearen erabateko heterogeneotasuna atzemateko. Arrazoi poetikoa, maitasun sustrai sakonekoa "
 

bottom of page