Filosofia euskeraz


Aristoteles
Jaiotsa: Estagira, K.a. 384
Ikaskuntza: Akademia Platonikoa
Bikotea: Herpilis
Seme-alabak: Nicomachus eta Pythias
Influentziak: Platon, Sokrates, Heraklito, Parmenides, Zenon Eleakoa, Demokrito, Anaximandro, Epikuro, Hipokrates eta Enpedokles
Mugimendua: Aristotelismoa
Lan nabarmenak:
-
Politika
-
Nikomakorentzako etika
-
Aristotelesen metafisika
-
Fisika
-
Poetika
-
Eudaimonia
Aristoteles: Filosoforik polifazetikoena
Hilemorfismoa
Hilemorfismoa Aristolesen pentsamenduaren oinarrizko kontzeptua da. Aristolesek ez du uste ideiak benetako substantzia direnik, objektu partikularrak baizik. Teoria hori, hilemorfismo gisa izendatzen duguna da. Hitza, berez, grekeratik dator, "hile" materia esan nahi du eta "morphe" forma. Horrela beraz, Hilemorfismoa, materia eta formaren artean gertatzen den elkarrekintza benetako substantzia (edo aldaezina dena) gisa hartzen du Aristotelesek.
Platonentzat ([1]ikusi platon) existentzia bi mundutan(Ulergarria eta ideien mundua) banatzen bada, Aristotelezentzat bakarrik mundu batean azaltzen da eta hilemorfismoa da mundu hori deskribatzeko erabiltzen duen tresna. Alde batetik izango kausa aldaezin bat, materia deituko duguna, eta beste aldetik aldatzen den zerbait, hori forma izango da. Adibidez, eskultura bat, hasieran arroka bat zen, marmola demagun, orain eskulpitu ondoren eskultura da. Forma aldatu da, baina materia ez da aldatu.
Horrela ulertuko du gure inguruan gertatzen diren fenomenoak. Era honetan arima eta gorputza, materia eta forma errepresentatuko dute, eta biak batera gure izaera eraikiko dute. Konponente aldaezina gorputza izango da. Gure materia, berriz, forma arima izango da, eta hau garatzen da bizitzan zehar. Platonekin ez bezala, Aristotelezentzat, gorputza hiltzen denean, arima ere hil egingo da; hau da, ez da errenkarnaziorik egongo.
Lau kausen teoria
Aristolesek aztertu zuen zergaitik gauzak dira diren modua , harentzat zientziaren xedea kausa hoien inguruan aztertzea da. Lau kausa bereizten zituen, honako hauek:
-
Kausa Materiala: Gauza guztiak materia batez eginda gaude. Adibidez, izaki bizdunak, karbonoz (C) osatuta gaude, besteak-beste.
-
Kausa Formala: Gauza guztiak forma bat dute, hori dela eta, izaki bizidun guztiak materia antzekoaz eginda bagaude ere, esberdinak gara.
-
Kausa eraginkorra: Gauza guztiak beste gauza batengatik eratorriak dira, gu adibidez, gure gurasoetatik.
-
Kausa finala: Gauza gustiak helburu bat dute. Gizakien kasuan, aristotelesentzako zoriontasuna zen(Eudaimonia)
***Oharra: Bide tomisteekin erlazio handia du ([2]Ikusi Santo Tomas Akinokoa)***
Eudaimonia eta eremu publikoa
Bai Politika bai Etika zoriotasunean bideratzen du Aristotelesek. Haren ustez, zoriontasuna ez da gauza subjetiboa, objetiboa baizik; eta gisa izaera aztertuz lortu dezakegu definizio bat. Definizo hori aurkitzeko bidean, Aristetolesek hiru ongi mota bereizten ditu eta mota bakoitza arabera gogoeta bat egiten du.
-
Kanpo ongiak: Ondasun materialak, elikagaiak, dirua edota lagunak. Hauek ez dira zoriontasunaren gako, batez ere, zoriontasuna ekintzan datzalako.
-
Gorputzaren ongia: Mota honetako garrantsitsuena, osasuna da. Hala ere, ez da zoriontasunaren gakoa, Aristotelesen dioen moduan, beste helburu nagusiagoak bilatzen ditugulako.
-
Arimaren ongia edo bertutea: Modu libre batean, gure kabuz, eta bertuteen bidez egiten ditugun ekintzak. Hauek izango dira zoriontasuna dakartzagutenak.
Arimaren bertuteak
Arrazoia(kontzientzia) bi zentsutan ulertzen du Aristotelesek, eta osagarriak diren bi bertuteak aitortzen dio arimari. Lehena bertute Dianoetikoa dago edo intelektualak daude. Arima ongi dabil arrazoiaren bitartez aritzen garenean, adibidez, matematikak edo fisika egiten dugunean, baita politikan edo artean aritzen garenean. Bestetik, bertute etikoak ditugu. Hauek pixka bat konplexuagoak dira, "arima arrazoiaren bitartez ari da izatez irrazionalak diren pentsamenduak pentsamenduekin bat datoztenean." Adibide batekin azalduko dugu, gehiegi jatea edo edatea, ez litzateke arrazionala, ezta gutxiegi ere; hau da tarteko puntu batean kokatu behar gara, ez gehiegi ezta gutxiegi ere. Tarteko puntu hori aurkitzeko bertute etikoak ditugu. Hau noski, gure bizitzaren edozein esparrutara eraman dezakegu.