Filosofia euskeraz


Karl Marx
Jaiotsa: Treveris, 1818ko maiatzaren 5a
Ikaskuntza: Londres, 1883ko martxoaren 14a
Influentziak: Hegel
Mugimendua: Sozialismoa, komunismoa, antiteismoa eta marxismoa
Lan nabarmenak:
-
Kapitala
-
Manifestu komunista
Komunismoaren jatorria
Kontestu Historikoa
XIX. mendean kokatzen gara, mundua iraultza usaina du, Frantziako iraultza, Amerikako indendentzia Iraultza eta guda, baita Iraultza industriala ere. Modelo ekonomiko eta sozial berri bat sabaltzen ari da. Burgezia, klase sapaldu bat zena, armetan feudalismoa deuseztatu du eta klase dominante giza esarri da. Burgesek, historikoki dirutza(Kapitala) izan badute ere, oraingoan gehiago izango dute, Fabriketan eta produkzioan inbertituz. Langilei gutxi ordainduko zaien, asko lan egingo dute, eta etik handiak aterako dute Burgesek.
Egoera honetak jaiotzen da Karl Marx, langile klasean emango du bere bizitza osoa, eta bizirauteko ahalegin handiak egin behar izango ditu. Hegelen influentzia handia izango du, eta jabe eta esklabuaren dialektika(Hegelena), aplikatuko du bere teoria guztietan. Bere bizitzan behar bada, bere lagunik onena, eta diru emna ziona bere bere ideiak aurrera eramateko eta publikatzeko Friederich Engels izan zen. Bi obra naguzi publikatu zituzten "Manifestu komunista" komunismoaren oinarriak esarriko zituena eta "Kapitala" Marx idatzi zuen lehen tomoa, baina hil zenez, Engels-ek bukatu zuen.
Argi dago Marx-en eta Engels-en ideiak Iraultzaileak izam zirela eta mundua aldatu zutela. Komunismoaren aintzidariak izan ziren, Errusiar Iraultza sortu zutenak eta Lenin zein Stalinek oinarri izan zituzten ideiak dira.
Baina zertan datza ideia hoiek? Zer dago liburu hoietan hain garrantsitsua ezen mundu osoko langileak iraultzan batean altzatzeko ahaleginak egin zirela?
Alienazioa
Humanitatearen historiari erreparatzen badiogu beti gauzak, objektuak edo tresnak, sortzen aritu garela ikus dezakegu. Beti, daukagun premiaren bat betetzeko. Arotzak zura lantzen zuen altzariak eduki ahal izateko, edo ferratzaileak piezaren bat sortzeko. Baina, gizartearen hazkundearekin eta industrializazioarekin, norberaren edo kolektibo txiki baten (gremioak) beharrak betetzeko sortzea desagertzen da, produzio masibozko gizarte batean sartzen gara, non langileen esku lana oso prezio gutxi du.
Kontextu horretan sortzen da alienazioa kontzeptu filosofiko famatua, zeinaren bidez deskribatzen dugu subjektu bat bere buruaren zerbait galdu duena eta beste baten propietate bihurtuko dena. Marxentzat, Alienatzen den subjektu hori langilea da, bereak ez diren zereginak egiten baititu, eta ez du bereak bezala sentitzen. Hau da, ez du lana, duen premia bat asebetzeko, baizik eta behartu dagoelako, bestela dirurik ez duelako izango eta kale gorrian biziko delako.
Baina alienazioa, ekoizpen-jarduerari buruzko kontzeptuaz gain, erlijio-jarduerari buruzko kontzeptua ere bada. Hori ez da gizakiaren behar bat, ezta dimentsio bat ere, baizik eta antolaketa ekonomiko eta sozialaren beste produktu bat, justifikatzen, legitimatzen eta betikotzen duena. Marxen ustetan, Erlijoa zin egiten digu lan guztia hau, autoexplotazioa, gero premio bat izango duela, zerua, baina hori gezur utsa da.
"Erlijioa herriaren opioa da"-Karl Marx
Materialismo historikoa
Marxentzat faktore materialak mugitzen dute historia. Gizakiek behar dute etxea, janaria edota arropa eta hauek lortzeko ekoizpen-harremanak esartzen dituzte haien artean, eta harreman hoiek aurrera eramateko behar diren bitartekoak ekoizpen-bideak dietzen die. Haien jabe diren eta ez direnak pertsonetan banatzen da gizartea. Feudal eta morroien artea edo burges eta proletargoaren artean.
Marxek gizartea bitan banatzen du. Azpiegitura deitzen dio ekoizpen-harremanei eta gizarte egitura osatzen duten elementuei. Bestalde, gainegitura, gizartea arautzen duten ideologia, kulturak eta erakunde politiko eta juridikoak osatzen dute. Haren ustez, gainegitura azpiegituraren menpe dago. Beraz, ekoizpen-harremanak baldintzatuko dute gizartearen antolakuntza eta pentsamendua.
Klase borroka
"Gizartearen historia klase-borrokaren historia da"-Karl Marx
Hegelen dialektikatik abiatuta Kalr Marxek dio gizartea, historian zehar, bi giza taldetan banatu dela, zapalduak eta zapaltzaileak. Aurrerapen teknologikoekin bat produzkizioa handitzen da eta Ekoizpen-harremanetan krisia sortzen da, klase borroka eraginez. Hori da, historia mugitu duen faktorea(motorra), eta horri esker produkzio eredu batetik bestera igaro izan gara; esklabismotik feudalismora, feudalismotik kapitalismora.
Burgesia eta Proletargoa
Gizarte kapitalistan bi gizarte talde antoganista osatzen dute, Proletargoa eta Burgesia. Alde batetik, proletargoa dugu, hau, langiles osatuta dago, ez dute jabetza pribaturik eta Burgesen menpe daude Kapitala eskuratzeko. Horrretarako haien lan-indarra zaldu behar dute kapital eskuratzeko, prosezu honetan, alienazioa ematen da, non proletargoa uste duen lan egitea bere baitan dagoela, eta ezin dela egoera aldatu, beraz explotazioa ematen da. Burgesia, aldiz, Kapitala dueten klase da, proletargoa alienatzen du kapital gehiago lortu nahia, jabetza pribatuaren eta lan-bideenen( fabrikak, lehen gaiak, lan egiteko materiala...) jabeak dira.
Produzio harreman horretan langileen lan-indarra salgai dago, beraz, produktu bilakatzen da, merkantzia hare gehiago. Langile asko daudenez, Burgesek gutxi ordainduta eros dezakete proletargoaren esku-lana. Horrek sortuko du gainbalio bat, hau da, sortzen den produktu hori, presio batera salduko da, eta prezio horri kendu behar zaio produkzio kosteak(Langileei ordaintzen zaiona), baina hori gutxi denez, irabazpenak isugarriskoak izango dira, horrri, gainbalio deritzo.
Gizarte komunista
Marxen eta Engelsen ustez, kapitalismoaren amaiera zaietz ezin da. Haien ustez, Burgesia jarraituko zuen gainbalioaren bitartez kapiatala handitzen eta handitzen ezen helduko zela puntu bat non Proletargoa guztizko pobrezia batera helduko zela. Punto horretara helduta, langileak antolatzen hasiko ziren eta grebaren bitartez iraultza hasiko zen. Iraultza hori, zenbait fase ditu, honako hauek:
Proletargoaren diktadura
Behar bada izena ez da onena, baina ez du diktadura batekin zer ikusirik. Aro honetan proletargoak armak artuko zituzten eta burgesen erakundeak zuntsituko zituzten. Horren ondorioz, boterea berenganatuko zuten proletargoek.
Aro sozialista
Behin boterea eskuratuta, zuntsipenaren ondorioz galdutakoa berreskuratzeko momentua helduko da. Produkzkioa sustatuko da gizarte baliabideak handitzeko, horrela, klaseen arteko esberdintasunak esabatzeko.
"Norberari bere gaitasun arabera eskatuko zaio eta bere ekarpen arabera eman"-Karl Marx
Aro Komunista
Kapitalismo osoaren suntsipena dakarren aroa da. Ez da egongo japetza pribaturik, ez klase sozialik ezta explotaziorik ere. Gobernua ez da egongo gutzi batzuen interesen menpe, herriaren interezen menpe baizik
"Norberari bere gaitasun arabera eskatuko zaio eta bere beharren arabera eman"-Karl Marx