top of page
Search

Zer da aisialdia?

  • xireiakeskola
  • Aug 6
  • 3 min read

Gabonak orain dela gutxi izan dira, eta nik, peripatetikoak bezala, nire denbora librean,

paseatzeaz eta ingurua begitzeaz gozatzea gustuko dut. Horrelako batean, alde zaharretik

nenbilenean ohartu nintzen zein puntutaraino turismoa gure herrian, Bilbon, errotu den, non

hain handia den pertsonen afluentzia ezen ez dudan hitz bat bera entzuten gaztelaniaz, eta

larriagoa dena, euskaraz ere ez. Taberna batean sartu, eta ingelesez aritu zitzaidan

tabernaria, ezin gehiago tabernatik atera, eta han aurrean, lehen la granja kafetegi tipikoa

zena, gaur, milaka turista dakartzan luxuzko hotel bat da; bere baitan izorratu dute

biztanleon bizitza ahaldun batzuen gozamenerako. Amorratuta, nire buruan, galdera bat

bueltaka zebilen, bihurtu al da aisialdia dirua izatearen sinonimoa? eta beraz, bihurtu al da,

definizioz produzitzen ez gauden unea, gehiago produzitzean?


Lehenik eta behin, aisia eta zoriona oso modu estuan lotuta daudela ulertu behar da, gure

aisian bilatzen duguna zoriontasuna eta gozamena baita. Harreman horretan datza

bidaia-enpresen edo arropa-enpresa handien oinarria, erosketak aisialdirako plan gisa.

Baina plazer hori ez da erreala, eta Karmele jaio dioenaren harira, Sigmund Freudek

ohartarazten digu zerbait desiratzeak plazera sortzen duela; egia, baina, harik eta

desiratutakoa lortzen den arte, non plazera ematen digun interes hori galtzen den, eta

horregatik beste zerbait desiratzen dugun, sentsazio hori berriro sentitzeko itxaropenarekin.

Horrek sortzen du kate amaigabe bat, eta ohartarazten digu, era berean, ez dugula inoiz

lortuko hasierako sentsazioa errepikatzea. Hori dela eta, plazer materialak ekiditea

proposatzen digu, horrexegatik, gure hasialdia ezin da plazer materialetan oinarritu.


Egia bada ere, askori zaila egin dakiekeela gizarte kapitalistaz eta gizarte horrek planteatzen

duen aisialdiaz haragoko zerbaitetan pentsatzea, baina badira hainbat egile horretan jardun

dutenak, eta horietako bat Chul-Han da. Bere pentsamendua nekearen gizartea deitzen

duen kritikan oinarritzen da, bere ustez gure gizartea, gizarte hiperaktibo bat da, non beti

bilatzen dugun are eta produktiboenak izatea, horrek sortzen duena da beti produzitzen

egotea modu hiperaktibo batea, noski, eta horrek dakarren arazo guztiekin: antsietatea,

TDHa edota edozein gaizotasun mentala, burt-out famatua. Egoera horri aurre egiteko

azpimarratzen du gelditzearen eta behatzearen garrantzia. Kontenplazioaren eta

meditazioaren garrantzia azaltzen diguna. Horrek ezer ez egiteko, gelditzeko, behatzeko eta

hausnartzeko aukera ematen digulako. Aldi berean, horrek, denbora, lasaitasuna eta

pazientzia eskatzen ditu, egun landu behar dugun zerbait. Azkenik, Han-ek ondorioztatzen

du hausnarketarik gabe ez dagoela ekintzarik eta, beraz, kontenplaziorik gabe ez dagoela

ekintzarik, azelerazioa baino ez.


Nire iritziz, asialdia definitu dezakegun banaketa bat eginez. Lehenik eta behin, izango

genuke aisialdi faltsua edo aisialditzat hartzen duguna. Aisialdi hori merkantilizatuta dago

eta gizarte kapitalistaren ondorioa da, bere baitan, ez da aisialdia eta ez dut hartzen

aisialditzat; batetik, oraindik produzitzen gaudelako eta beraz aisialdiaren definizio

orokorraren (aisialdia= ekoizpen-jarduerarik eza) kontra joango liratekeelako, eta bestetik,

kapitalismoak pentsarazten badigu ere, ez digulako ekarpenik egiten. Adibidez, asko hitz

egin da gazteen aisaldiaren inguruan, boteioiak esate baterako, alkohola edatean datza, eta

askotan badaude prezioak gizartearen partez edan dezagun edota beste substantziak

kontsumitu dezagun; hori ez da aisia, gure nortasun eta borondatearen kontra doalako.


Beste alde batetik, aisialdia egongo lirateke, benetakoa dena eta zilegi dena. Ulertzen

aisialdia ekoizpen-jarduerarik eza bezala, aisia da gure pertsonari ematen edo dedikatzen

diogun denbora, gure grinak eta desirak asetzeko (Irakurri, gitarra jo, abestu, kirola egin,

ikastea edota ezer ez egitea) eta ez beste edonork inposatu dizkigunak. Bidaiatzen badugu,

mundua ikusi nahi dugulako izan dezala, eta ez leku oso ezaguna delako, edota gure

lagunak egon direlako edo bidaia beherapenetan dagoelako; Ikasten badugu ez izatea gero

etekin produktibo bat ateratzeko, baizik eta bakoitzaren ikasteko grina asebetetzeko.

Horretarako beharrezkoa da geure burua ezagutzea eta bide horretan meditazioa eta

kontenplazioa ezinbestekoak dira. Era berean horrek gaitasuna ematen digulako gure

ingurumena ezagutzeko, azken finean gauza txikietan eta hurbiletan aurkitu daitezkeelako

aisialdirik onena. Ez dugu zertan 12 orduko hegazkin kontaminazatzaile batera igo behar

Urdaibaiko biosfera hemen bertan dugunean.


Beraz, oso laburtuta, aisialdia ekoizpen-jarduerarik eza izateaz aparte, denbora horretan

norbanakoak bere burua ezagutu dezaken, kanpoko influentziarik gabe, eta norbanakoen

grinak asetzeko, denbora da.

 
 
 

Comments


bottom of page